Has gaitezen hurbileko gai batekin, 2014ko aurrekontuak. Zer irudipen du BILDUk Zalla Baik onartutako 2014ko aurrekontuei buruz?
Hagitz: Egin beharreko lehen hausnarketa da kontuan hartuta legegintzaldi honetako hirugarren aurrekontuak direla eta aurrekontuak interpretatzeko orduan eskarmentu apur bat gehiago dugula, sekulako lana izan genuela lehen zirriborrotik ondorio garbirik ateratzeko. Ez dugu pentsatu ere egin nahi zein izan daitekeen edozein herritarren erantzuna halako dokumentu baten aurrean.
Zergatik, bada?
Hagitz: Luze joko luke aurrekontuen prozesu osoa nolakoa izan zen azaltzeak, baina esaldi bakarrean laburbilduko nuke: aurteng aurrekontuak ez gardenak, ez parte-hartzea bultzatzeko egokiak izan.
Zein da balorazio horren oinarria?
Hagitz: Alde batetik, ez da herritarrekin inolako hartu-emanik egon aurrekontu hauen sortze prozesuan, inongo auzo batzarrik ez… Horrez gain, gobernu taldearen aldetik ez da inolako saiakerarik egin era argi eta zehatzean azaltzeko zertan gastatuko den guztion dirua 2014an. Sekulako galdera zerrenda presatu behar izan genuen aurrekontu-dokumentuko partida asko zein proiektu zehatzi zegozkion jakiteko. Eskatutako informazioa jaso ostean aurrekoarekin alde nabarmenak zituen beste dokumentu bat helarazi ziguten, hala, gure emendakinak birformulatu eta berritu behar izan genituelarik. Zer esanik ez dauka Enkarterri Berri Zerbitzuak-en (EBZ) aferak. Izan ere, ez zen inolako partidarik gorde zerbitzu hau kudeatuko duen enpresarentzat, nahiz eta jakin kreditu aldaketa bat egin beharko zela kontratuaren lizitaziorako.
Aurrekontuen gaiarekin bukatzeko, zein izan zen Bildu aurrekontuen onarpenaren Osoko Bilkuran ez egoteko?
Hagitz: Aurrekontuak onartuko ziren ez-ohiko Osoko Bilkurak hainbat atzerapen izan zituen eta, azkenik, lan kontuengatik bertaratzea ezinezko zitzaidan aste batean jarri zuten. Era honetako zailtasunak etengabekoak izan dira nire zinegotzi kargua eta bestelako erantzukizunak (lan arloak, sindikatu arloakoa…) bateratzeko ordua. Aipatu nahiko nuke, era beran, Zalla Baik zentzu horretan hartutako erabakiek( batzorde guztiak goizez, osko bilkuren erdiak goizez, juntak beste horrenbeste…) are gehiago zaildu dutela aipatutako lanak uztartu ahal izatea. Oztopo horrek eragin du, hain zuzen ere, Nahiari lekukoa pasatzeko erabakia hartzea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario