2014/03/06

BILDUko zinegotziaren erreleboa

Hagitz Bedialaunetak, gaur arte udalean BILDUko zinegotzia, izendapen horri uko egin behar izan dio, bere lan-ordutegia eta udalekoa bateraezinak direla eta. Bateraezintasun hau, batik bat, ZallaBairen udal gehiengoak udal jardueren ordutegia aldatzea erabaki duenetik sortu da. Izan ere, udal bilera garrantzitsuenak goizean egiten dira. Honela, ZallaBai laguntzen ari zaio politikaren profesionalizazio fenomenoari hedatzen. Bide honek gizarteari, herritarroi min baino ez digu ematen, adiskidekeria, kutunkeria, eskupekoak, kargu politikoetan betikotzea, eta abarren luze baten bitartez. Gaurtik aurrera, udalean Nahia Sanzek BILDUren izenean jardungo du. Aldaketa aprobetzatuz elkarrizketa bat egin diegu, herrian momentu honetan gertatzen ari diren gai garrantzitsuenetako batzuei errepaso bat emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario