2014/03/07

Enkarterri berri zerbitzuak

Zein balorazio egiten duzue EBZ-z?


Hagitz: Gure ustetan mugimendu honek lotura zuzena du Zalla baik bere ibilbidean erakutsi duen gabezia handienetako batekin du zerikusia, azpikontrataziorako joerarekin, hain justu ere.
Kasu honetan urrunago joan dira eta estatuto batzuk aurkeztu dizkigute non EBZ denetariko zerbitzuen emaile izateko atea irekiten duen. Guk geure buruari galdetzen diogu:zertarako?
Kontua da prozesu honen jatorria EL Longar-eko renting-ean kokatu behar dugula. Zerbitzu honegatik 100.000 euro inguru ordaintzen ditugu urtero inongo erabilerarik eman barik. Egia da probetxua atera behar diogula alferriko gasturik ez egiteko, horretan konforme.Baina horri aterabidea aurkitzeko pribatizazio prozesu bat planteatzen da? Herritarrek ba al dakite EBZ kudeatuko duen enpresak urteko 100000 euro jasoko dituela? Badakite kontratu hori bost urtez luza daitekeela?

Nahia: Inoiz ez dugu defendatuko azpi-kontratazioa ibilbide-orritzat duen kudeaketa eredurik. Are gutxiago Zallako Eguzki zaharrentzako egoitza bezalako gizarte zerbitzu garrantzitsu bat tartean sartzen bada. Baina, kudeaketa-eredu hori ez defendatzeaz gain, kontuak az zaizkigu ateratzen…

Egungo Gobernu Taldeak esaten du ez dela pribatizazio bat EBZ-k kontrol publikoa izango omen duelako bere administrazio kontseiluaren bidez?

Hagitz: Azalpen horiekin aski duen edonori eskatuko nioke ahalegintxo bat egiteko. Begira ditzala beste leku batzuetan gertatu diren pribatizazio prozesuak, euretako asko, gainera, duela gutxikoak eta gertukoak. Nola saldu dira bultzatu dituzten administrazioetatik? Kontua da kasu gehienetan ez dela pribatizazio hitza aipatzen eta kritiken aurrean borondate hori dagoenik ukatu egiten dela, kasu honetan bezalaxe. Horrez gain, saltzen diguten diskurtsoa oso zaigu ezaguna: adiministrazioko gastuak murriztu beharra, emandako zerbitzuen eraginkortasuna hobetu beharra, zalantza handiko aurreikuspen ekonomikoak… Horregatik, era honetako diskurtsoen aurrean gaudenean asaldatu egiten gara. Badakigu beste arlo batzuetan zer gertatu den argudio-bide horrekin eta , egia esan, ez dugu ezer onik espero.

Nahia: Hausnarketa xume bat egitea proposatzen dugu: momentuz, arlo ekonomikoan, datozen bost urteetarako markagailua 500.000 euroko galerarekin hasi dugu. Zein izango da EBZ kudeatzeko
enpresaren helburu nagusia? Argi eta garbi kontu balantze positiboa aurkeztea. Horretarako, enpresa honek hartzen dituen eguneroko erabakiak, zalantza barik, norabide horretan joango dira. Berdin dio alderdi politikoak kudeaketa administrazioan egotea, ezin baitugu kudeaketaren egunerokotasunean egon. Langile publikoek eta administrazioek, aitzitik, bilatzen duten bakarra zerbitzuaren kalitatea da. Ikuspuntu hau oso kontuan izatekoa da, batez ere, kontuan hartuta ematen diren zerbitzuen artean gure aitona-amonen zaintza dagoela.


No hay comentarios:

Publicar un comentario