2014/12/13
2014/06/24
2014/05/20
ENKARTERRIKO FAMILIEK BEHAR BAINO GEHIAGO ORDAINTZEN DUTE ZABORRENGATIK
Enkarterrietako
Mankomunitatea PNVk kudeatu du azken ia 30 urteetan, eta urteak daramatza
iruzur gisa har dezakeguna burutzen: mankomunatutako udalerrietako biztanleok
urteak daramatzagu dagokiguna baino gehiago ordaintzen zaborren tasetan.
Legeak argi eta garbi dio zerbitzu bat eskaintzearren
ezartzen den tasak ezin duela zerbitzu horren benetako kostua gainditu.
Bada, 2012. urtean bakarrik (urte horretako likidazioa da
daukagun azkena), Mankomunitateak alde batetik eta Gueñes eta Gordexolako
udalek bestetik, zaborren bilketak eta kudeaketak duen kostua baino 200.000
euro gehiago jaso zituzten. Horrek esan nahi du Enkarterrietako familiek
ordaintzen ditugun ordainagiriak %15 inguruan daudela “puztuta”. 2013an ere
antzerakoa gertatuko zen ziurrenik, oraindik ere alde handiagoaz kontuan
hartzen badugu zabor bilketa eta kudeaketagatiko tasa %3,4 igo zela.
2012ko likidazioa aztertzerakoan superabit horren
existentzia hau azaleratu zenean, Mankomunitateko kide garen EH Bilduko
ordezkariok, oposizioko beste zenbait talderekin batera (Zalla Bai eta
Karrantza Zabala) 2006 urtetik aurrerako kontuak aztertzen jarri ginen, eta
hara non deskubritu genuen Mankomunitateak berak alde batetik eta Gueñeseko eta
Gordexolako udalek beste alde batetik (zaborren tasen kudeaketa era ezberdinean
burutzen dute), biek ala biek superabita izan dutela zaborren tasei esker 2006.
urtetik!
Gueñeseko, Gordexolako zein Mankomunitateko EAJ-PNVko
ordezkariek superabit horren berri eman izan balute, Enkarterriko bizilagunok
2006tik zaborrengatik ordaintzen dugun faktura baino askoz gutxiago ordainduko
genuke. Aldiz, datuak zein fakturak eguneratu eta zuzendu beharrean, beste
gastu batzuk osatzeko erabiltzen aritu dira, izatez legez kontrakoa denean.
Urrutira joan gabe, Gueñeseko alkateak berak udal osoko bilkura batean aitortu
zuen diru hori udal igerilekuetako gastuetarako erabili izan zuela.
Enkarterriko bizilagunok, mankomunitateko kide diren herri guztietako herritarrok
Gueñes udalerriko igerilekuen ordainketan, besteak beste, jakin gabe
"lagundu" dugu.
Bide horretan, eta gauzak argitzeko, gauza bat da
Mankomunitateek oinarri duten elkartasun printzipioa (besteak beste, hedadura
handiko udalerri txikiek hondakinen bilketa zein kudeaketari begirako gastuei
aurre egiteko aukera izan dezaten), eta beste kontu bat da kasu honetan EAJko
karguek baliatu duten lukurreria eta iruzurra. Zaborrengatiko tasetatik
jasotako dirua beste afera batzuetarako baliatzea legearen kontrakoa da; eta
horretaz baliatzea eta ezer ere ez aipatzea ez da zilegi. Eta kasu hau, PNVk
gure eskualdean, Enkarterrin, darabilen jauntxoen moduko gobernatzeko eraren
beste adibide bat besterik ez da.
Beraz, PNVk aspaldidanik antolatutako iruzur bati buruz
hitz egin dezakegu, eta iruzur horren ondorioz Enkarterriko mankomunitatearen
parte diren udalerri guztietako biztanleok zegokiguna baino askoz gehiago
ordaindu dugu zaborrengatik urteetan eta urteetan zehar. EH Bilduk 2 urte baino
gehiago daramatza (ia-ia Mankomunitatean sartu ginenetik) tasa hori nola
kalkulatu duten adierazteko exijitzen, eta gaur arte.
EH
Bilduren planteamendua
Enkarterriko EH Bildutik, oposizioko beste zenbait
talderekin batera, Enkarterriko Mankomunitatearen Ezohiko Bilkura deitzea
eskatu dugu, eta ezohiko bilera horretan hurrengoa eskatzen dugu:
- Zaborren tasaren kalkulu “misteriotsu” hori ezagutzera eman, berritu eta eguneratzea
- Zaborren kudeaketarako benetako gastuaren eta Enkarterriko familiei kobratu zaienaren arteko aldea zehaztu eta, diruzaintzan kontzeptu horri dagozkion gaindikinak datozen urteotan udalerriei deskontatu eta, horrela FAMILIOK zaborren bilketa eta kudeaketagatik gutxiago ordaintzea.
Las familias de Enkarterri pagan más de lo que debieran por el servicio de basuras
El PNV, que gestiona la Mancomunidad con mayoría absoluta desde hace casi 3
décadas, lleva años practicando lo que
se podría calificar de estafa y que ha provocado que todas las familias de los
municipios que componemos la Mancomunidad paguemos mucho más de lo que
deberíamos en concepto de basuras.
La ley deja claro que el precio de las tasas por la
prestación de un servicio nunca podrá exceder el coste real de dicho servicio.
Pues bien, sólo en el año 2012 (último año del que disponemos la liquidación
del presupuesto), la Mancomunidad por un lado y los ayuntamientos de Gueñes y
Gordexola por otro, recaudaron en total unos 200.000 euros más de lo que supone
el coste del servicio, lo que significa que los recibos que las familias abonan
están inflados en un 15% aproximadamente. Está situación se ha reproducido en
el 2013, ya que las tasas se incrementaron en un 3,4%.
El superávit del ejercicio 2012 provocó que las y los representantes
de EH Bildu en la Mancomunidad, junto con otros representantes de algunas
agrupaciones de la oposición (Zalla Bai y Karrantza Zabala), analizásemos las
tasas de basuras en vigor desde el 2006. Cuál fue nuestra sorpresa cuando
descubrimos que tanto la propia Mancomunidad como los ayuntamientos de Gueñes y
Gordexola llevan teniendo un superávit muy jugoso desde el año 2006.
Si los representantes del PNV de los municipios de Gueñes
y Gordexola y de la Mancomunidad hubiesen dado cuenta de la existencia de ese
superávit, las familias de Enkarterri podíamos haber estado pagando bastante
menos en nuestros recibos de basuras desde 2006. Sin embargo, en lugar de
actualizar los datos, han estado empleando ese superávit para otros menesteres,
cuando se trata de una práctica ilegal. Sin ir más lejos, el propio alcalde de
Gueñes reconoció en un pleno que Gueñes había empleado ese dinero para las
piscinas municipales. Señoras y señores: todos los vecinos de los municipios
mancomunados de Enkarterri hemos “colaborado”- involuntariamente, claro- a
pagar las piscinas de Gueñes, entre otras cosas.
Una cuestión es el concepto de solidaridad por el que se
rigen las Mancomunidades (es decir, mancomunar servicios para que municipios
pequeños de gran extensión puedan hacer frente a gastos como la recogida y
gestión de la basura), y otra cuestión muy diferente es el engaño y la usura.
Emplear el superávit de las tasas de basuras para otras cuestiones es ilegal, y
aprovecharse de ello y no comunicarlo es inmoral. Pero no es más que una prueba
más del caciquismo con el que está acostumbrado a gobernar el PNV en
Enkarterri: como si este fuese su cortijo.
Por lo tanto, estamos hablando de una estafa orquestada
por el PNV desde hace mucho tiempo, en la que todos y todas las habitantes de
Enkarterri hemos estado pagando de más, ya que pagamos una tasa cuyo método de
de cálculo desconocemos (a pesar de llevar reclamándolo más de dos años).
Propuesta
de EH Bildu
Desde EH Bildu Enkarterri hemos solicitado junto a otros
grupos de la oposición, la convocatoria de una junta extraordinaria de la
mancomunidad, en la que solicitamos lo siguiente:
- Que se renueve y se haga pública la desconocida fórmula de cálculo de la tasa de basuras.
- Que una vez determinadas las diferencias de recaudación por la mancomunidad con respecto al gasto destinado a la recogida de basuras, la parte del remanente de tesorería proveniente de dicha diferencia durante los cuatro últimos años sea descontada de las cuotas a abonar por los municipios en un plazo a determinar entre ambas partes, lo que derivaría en una disminución notable de la tasa a cobrar a cada vecina/o.
2014/03/17
2014/03/10
Hagitzen agurra
Pasaden asteko bilkuran Hagitzek Zallako herriari agurtzeko aukera izan zuen. Hona hemen momentu horretako bideoa.
Mila esker Hagitz, egindako lanagatik!!!
Mila esker Hagitz, egindako lanagatik!!!
2014/03/07
Enkarterri berri zerbitzuak
Zein balorazio egiten duzue EBZ-z?
Hagitz: Gure ustetan mugimendu honek lotura zuzena du Zalla baik bere ibilbidean erakutsi duen gabezia handienetako batekin du zerikusia, azpikontrataziorako joerarekin, hain justu ere.
Kasu honetan urrunago joan dira eta estatuto batzuk aurkeztu dizkigute non EBZ denetariko zerbitzuen emaile izateko atea irekiten duen. Guk geure buruari galdetzen diogu:zertarako?
Kontua da prozesu honen jatorria EL Longar-eko renting-ean kokatu behar dugula. Zerbitzu honegatik 100.000 euro inguru ordaintzen ditugu urtero inongo erabilerarik eman barik. Egia da probetxua atera behar diogula alferriko gasturik ez egiteko, horretan konforme.Baina horri aterabidea aurkitzeko pribatizazio prozesu bat planteatzen da? Herritarrek ba al dakite EBZ kudeatuko duen enpresak urteko 100000 euro jasoko dituela? Badakite kontratu hori bost urtez luza daitekeela?
Nahia: Inoiz ez dugu defendatuko azpi-kontratazioa ibilbide-orritzat duen kudeaketa eredurik. Are gutxiago Zallako Eguzki zaharrentzako egoitza bezalako gizarte zerbitzu garrantzitsu bat tartean sartzen bada. Baina, kudeaketa-eredu hori ez defendatzeaz gain, kontuak az zaizkigu ateratzen…
Egungo Gobernu Taldeak esaten du ez dela pribatizazio bat EBZ-k kontrol publikoa izango omen duelako bere administrazio kontseiluaren bidez?
Hagitz: Azalpen horiekin aski duen edonori eskatuko nioke ahalegintxo bat egiteko. Begira ditzala beste leku batzuetan gertatu diren pribatizazio prozesuak, euretako asko, gainera, duela gutxikoak eta gertukoak. Nola saldu dira bultzatu dituzten administrazioetatik? Kontua da kasu gehienetan ez dela pribatizazio hitza aipatzen eta kritiken aurrean borondate hori dagoenik ukatu egiten dela, kasu honetan bezalaxe. Horrez gain, saltzen diguten diskurtsoa oso zaigu ezaguna: adiministrazioko gastuak murriztu beharra, emandako zerbitzuen eraginkortasuna hobetu beharra, zalantza handiko aurreikuspen ekonomikoak… Horregatik, era honetako diskurtsoen aurrean gaudenean asaldatu egiten gara. Badakigu beste arlo batzuetan zer gertatu den argudio-bide horrekin eta , egia esan, ez dugu ezer onik espero.
Nahia: Hausnarketa xume bat egitea proposatzen dugu: momentuz, arlo ekonomikoan, datozen bost urteetarako markagailua 500.000 euroko galerarekin hasi dugu. Zein izango da EBZ kudeatzeko
enpresaren helburu nagusia? Argi eta garbi kontu balantze positiboa aurkeztea. Horretarako, enpresa honek hartzen dituen eguneroko erabakiak, zalantza barik, norabide horretan joango dira. Berdin dio alderdi politikoak kudeaketa administrazioan egotea, ezin baitugu kudeaketaren egunerokotasunean egon. Langile publikoek eta administrazioek, aitzitik, bilatzen duten bakarra zerbitzuaren kalitatea da. Ikuspuntu hau oso kontuan izatekoa da, batez ere, kontuan hartuta ematen diren zerbitzuen artean gure aitona-amonen zaintza dagoela.

Aurrekontuak 2014
Has gaitezen hurbileko gai batekin, 2014ko aurrekontuak. Zer irudipen du BILDUk Zalla Baik onartutako 2014ko aurrekontuei buruz?
Hagitz: Egin beharreko lehen hausnarketa da kontuan hartuta legegintzaldi honetako hirugarren aurrekontuak direla eta aurrekontuak interpretatzeko orduan eskarmentu apur bat gehiago dugula, sekulako lana izan genuela lehen zirriborrotik ondorio garbirik ateratzeko. Ez dugu pentsatu ere egin nahi zein izan daitekeen edozein herritarren erantzuna halako dokumentu baten aurrean.
Zergatik, bada?
Hagitz: Luze joko luke aurrekontuen prozesu osoa nolakoa izan zen azaltzeak, baina esaldi bakarrean laburbilduko nuke: aurteng aurrekontuak ez gardenak, ez parte-hartzea bultzatzeko egokiak izan.
Zein da balorazio horren oinarria?
Hagitz: Alde batetik, ez da herritarrekin inolako hartu-emanik egon aurrekontu hauen sortze prozesuan, inongo auzo batzarrik ez… Horrez gain, gobernu taldearen aldetik ez da inolako saiakerarik egin era argi eta zehatzean azaltzeko zertan gastatuko den guztion dirua 2014an. Sekulako galdera zerrenda presatu behar izan genuen aurrekontu-dokumentuko partida asko zein proiektu zehatzi zegozkion jakiteko. Eskatutako informazioa jaso ostean aurrekoarekin alde nabarmenak zituen beste dokumentu bat helarazi ziguten, hala, gure emendakinak birformulatu eta berritu behar izan genituelarik. Zer esanik ez dauka Enkarterri Berri Zerbitzuak-en (EBZ) aferak. Izan ere, ez zen inolako partidarik gorde zerbitzu hau kudeatuko duen enpresarentzat, nahiz eta jakin kreditu aldaketa bat egin beharko zela kontratuaren lizitaziorako.
Aurrekontuen gaiarekin bukatzeko, zein izan zen Bildu aurrekontuen onarpenaren Osoko Bilkuran ez egoteko?
Hagitz: Aurrekontuak onartuko ziren ez-ohiko Osoko Bilkurak hainbat atzerapen izan zituen eta, azkenik, lan kontuengatik bertaratzea ezinezko zitzaidan aste batean jarri zuten. Era honetako zailtasunak etengabekoak izan dira nire zinegotzi kargua eta bestelako erantzukizunak (lan arloak, sindikatu arloakoa…) bateratzeko ordua. Aipatu nahiko nuke, era beran, Zalla Baik zentzu horretan hartutako erabakiek( batzorde guztiak goizez, osko bilkuren erdiak goizez, juntak beste horrenbeste…) are gehiago zaildu dutela aipatutako lanak uztartu ahal izatea. Oztopo horrek eragin du, hain zuzen ere, Nahiari lekukoa pasatzeko erabakia hartzea.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)