2011/06/21

Sozioekonomia

Botere publikoek sortu duten egungo egoera sozioekonomikoaren ondorioz, herritarrontzat Enkarterrin bizitzea eta lan
egitea inoiz baino zailagoa da. BILDU ZALLAk herri mailan egoera hau hobetzeko ekintzak burutzea proposatzen du:

· Hiru ekonomia-sektoreei bultzada: nekazaritza, industria txiki-ertaina eta komertzio txikia.
· Lanbide komisio bat sortzea. Oposaketa bidezko udal-kontratazio gardena. Zerrendan publikodun lan-poltsa
baten sorrera.
· Azpi-kontratazioen ezabaketa eta udal zerbitzuen pribatizazioa desagertzea.
· Zerga politika aurrerakoia, errenta handienek udalari gehiago eman diezaioten.
· Enpresa-gune baten sorrera, enpresa berrien hastapena eta garapena bultzatzeko helburuarekin .

Inguru giroa

Udalak ez dio inoiz garrantzirik eman gure herriko ingurugiroari. Ez dugu nahi ingurugiro garbi eta osasuntsua izatea eragotzi eta logela-herri bilakatuko gaituen neurri gabeko hazkunderik nahi. Hori dela eta, honako neurriak proposatzen ditugu:
· Kadagua ibaiaren birbideratzearen inguruko ikerketa berria egitea, urbanizatutako eremuak kontuan izanik eta uholde arriskua duten inguruetan hazkundea saihestuz.
· Vallegón-La Jara goi-tentsioko linea Zallatik pasatzeari, ez!
· Ingurugiro eta ekologia balio duten inguruak babestea.
· Kanpoko landare erasokorrak eta lur kutsatudun lurrak ezabatzea. Bertoko landarediaren berreskuratzea.
· Airearen kalitatea neurtzeko estazio mugikorrak ezartzea.
· Argi-kutsadura gutxitzea energia elektrikoaren kontsumoa apalduz.
· Energia berriztagarriei, bai, baina ez kosta ahala kosta. Enpresek guztion natur inguruak erabiltzeari, ez.
· Hondakinen kudeaketaren alde egiten dugu, osasun eta ingurugiroarentzat hain kaltegarriak diren errausketa politikak baztertuz. Berrerabiltze, gutxitze eta birziklatze sistema abian jartzea defendatzen dugu.
· “Las Lagunas” zabortegiaren itxiera edo honen erabilera hondakin solido inerteekin lotua izatea.
· Herrian lur kutsatuak kudeatzeko gune bat jartzeari, ez

Garraio publikoa

BILDU ZALLAK kalitatezko garraio publiko berritzaile eta eraginkor baten alde lan egitea du helburu.

Beharrezkotzat jotzen dugu, garraiobide pribatutik aldendu eta publikoa bultzatzea era guztietako joan-etorrietarako:merkataritzakoak, lan arlokoak, kulturalak, jai egunetakoak, gautxoriak…

Garraio garbiagoei garrantzi eta leku handiagoa ematearen alde gaude, hau da, bizikleta eta oinezkoentzako tarteen presentzia gehi dadin bultzatuz.

Azpiegitura nabarmenenak zehazteko erakunde eta herritar guztiek parte hartzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu.

* Bilbo eta Santander arteko Abiadura Handiko Trenik EZ.
* Aranguren-Karrantza trenbidean FEVE-ren geltokia Euskadi plaza inguruan.
* FEVE-ren Bilbao-Balmaseda trenbidearen lurperatzea Mimetizen.
* Langileen Etorbideko, Oribeko, eta Pinta Etxeko tren pasabideak desagerraraztea, Baular Auzoan Karrantza eta Balmasedako trenbide loturaren bidez.
* FEVE eta BIZKAIBUSen arteko ordutegien koordinazioa hobetzea.
* Herriko hainbat auzoren arteko eta Enkarterriko herrien arteko autobus-lineak areagotzea.
* Udalerriko eta Enkarterriko herrien arteko Bidegorriak hobetzea.

Kirola

BILDU ZALLAk kirol guztiak era berean haurtzarotik sustatzea proposatzen du, aro hau pasatuta ere, udaletik kirol hauen iraunkortasuna bultzatuz.

· Skate pista bat jartzea, gazteak beste herrietara joan ez daitezen.
· Rokodromo eta boulder bat eraikitzea.
· Euskal Kirolak bultzatzea.
· Frontoiaren eta polikiroldegiaren erabilera arautegia aldatzea. Gehiengoak erabilera hori eskuratzeko aukera izateko. Araudi murriztaileak baztertu eta sarbidea herri osoari zabaltzea.
· Diru-laguntzen politika oinarrizko kirolei zuzenduta egon behar da, eta ez elite edo kirol profesionalei.
· Polikiroldegiaren pribatizaziorik ez. Udal kudeaketa eta instalazaioak hobetzea.
· Euskal Herri mailan, lehiaketa eta kirol ligak sustatzea,Euskal Kirol Federazioen sorrera bultzatuz.
· Euskal selekzioen alde egitea.
· KIROL ETXE bat eraikitzea planteatzen dugu. Leku honetan, klub eta kirol talde guztiek, beraien materialak gordetzeko eta gestioak burutzeko gune pribatua ez ezik, bilerak eta hitzaldiak egiteko guztientzako gune bat ere izango dute.

Migrazioa

Indar independentista eta ezkertiarra garen aldetik, BILDUk, Euskal Herrira etortzen diren lagunen eskubide zibil eta politikoak gureak bezalakoak izan behar dutela uste dugu. Herri gisa eta nazio gisa, gure subiranotasuna demokratikoki erabakitzeko, guztion artean, edozein delarik ere gure jatorria, lan egin behar dugu. Udal arloko gure lana eta helburuak:

· Errolda eskubidea eta behar duten informazioa erraztea.
· Bozka eskubidea.
· Doako euskalduntze eskubidea
· Lan egiteko eskubidea eta etxebizitza eskubidea.
· Arrazakeria eta bazterketaren aurkako lanak bultzatzea.
· Herriko beste elkarteekin kultur artekotasun asteak bultzatu.

Kultura

Herri kultura gure herri nortasunaren oinarria da, horregatik proposatzen dugu:

- Euskararen ezaguera eta erabilera bultzatzea.
- Herrian dauden azpiegiturak erabilerara irekitzea auzotarrei.
- Kultur Etxe bat sortzea herriko taldeek erabiltzeko eta beraien proiektuak garatzeko.
- Herriko talde eta elkarteekin elkarlana bultzatzea , herriko eskaintza kulturala haiek egin dezaten, diruz laguntzea proiektuak eta ekintzak.
- Enkarterri Irratia birsortzea gure kultura eta hizkuntza zabaltzeko.
- Liburutegiaren ordutegia hobetzea, ordutegi eta erabilera handiagoekin
- Longar-eko lurrak birkalifikatu kultura eta aisialdirako gunea sortzeko, Ibarra, Bolunburu eta La Herrera-ko guneak bilduzko lituzkeenak
- Gure inguruko musika-taldeekin batera lan egitea, Musikadero taldeen bilgune bat izan dadin.

Gazteria

Gazteok parte aktiboa izan behar dugu herri honetan. Gazteei zuzendutako politikak eta gure ekimenen garapenerako esparruak hutsaren hurrengo direnez, honako neurriak proposatzen ditugu:

* Gazteon era askotariko ekimenak (kultura, aisia, formazioa…) garatzera bideratutako eremu publiko bat. Honez gain, herriko gazteok batu eta antolatu ahal izateko bilgune izateko balioko lukeena.
* Gazte partaidetzarako batzorde bat sortzea, gazte eta instituzioen arteko zubi lanak egiteko, eremu askotako arazoei irtenbidea emateko baliagarriak diren gazte plangintzak sortzeko.

Etxebizitza

Etxebizitza eskubide bat da eta ez negozio bat, horregatik badakigu gai hau gizarteari axola dion kezka bat dela. Hori dela eta, administrazioak behartu behar ditugu, udaletxetik hasita, bide politikoak eta ekonomikoak ezartzera, gaur egungo menpekotasun eta etxebizitza ustiapen politikekin bukatzeko. Ondorioz:

- Udaletxeak lurrak erosi behar lituzke, espekulazioa saihesteko eta alokairu sozialeko etxebizitza publikoak sustatuz.
- Zallan hutsik dauden etxebizitzen errolda bat egitea eta honekin alokairu politikak sustatzea Errekargu fiskalak ezartzea etxe hustuei.
- Etxebizitzen zaharberritzea sustatzea, zaharrak edota egoera txarrean dauden eraikinetan.
- Bigarren etxebizitzari, ez.
- Etxebizitza libreen proiektu guztiak gelditzea, benetako beharrik ez baldin badago.
- Aukera guztiak agortu arte eraikuntza baimen gehiago ez ematea.

Emakumea

BILDU ZALLAko emakumeok, munduko beste herrietako emakume guztiok bezala zapalduta gaude. Zapalkuntza estrukturala da emakumeok gizarte honetan pairatzen duguna, gizartearen arlo eta eremu guztietan: lantokietan, familian, sexu-indarkeria …

Emakumeok jasaten ditugun tratu txarrak eta hilketak adierazlerik larrienak eta salagarrienak dira eta etengabe parekidetasunaren alde borroka eginez alda daiteke egoera hau.

Emakumeok eremu publikoan:

* Emakumeon parte hartze politiko eta soziala areagotzea
* Gure interesen eta eskubideen defentsa bermatzea.

Udal eremuan:

* Garatzen diren politika eta programak erabat asistentzialistak dira, honen aurrean politika integrala behar dugu.
* Emakumeon Eskubideen Kartan agertzen diren edukiak eta eskubideak praktikara eraman.
* Berdintasunerako Emakumeon Batzordea sortzea

Emakumeon aurkako indarkeriari aurre egiteko oinarriak:

* 24 orduko asistentzia bermatu eta berehala diru-laguntza jasotzea.
* Egoera hauei erantzuteko pertsonal egokia eta honetarako formazioa izatea.
* Emakumeok babesteko neurriak jartzea, baina gure askatasuna zapaldu barik..
* Prebentzioaren eremuan, herriko eskoletan hezkidetza programak garatu, tailerrak antolatu …
* Etorkin emakumeekin arreta berezia jartzea.

Irakaskuntza

Udalak Mimetiz ikastetxeko lanak egin eta herritarroi honek ekarri dizkigun onurak azpimarratu badizkigu ere, egia hauxe da: 2011-2012 ikasturterako, 2 urteko gelarako egin diren 50 aurre-matrikulekin ikastetxea leku barik geratuko da berriro.
Arangurengo Haur-eskola ere antzeko egoeran dago. Izan ere, ez dauka herritarren beharrizanei erantzuteko gaitasunik eta matrikula-eskaerei ezetz esan behar die plazarik ez dagoelako.

Horregatik, Zallan behar-beharrezkoa da irakaskuntzan kalitatezko kudeaketa aurrera eramatea.

BILDU ZALLAk kalitatezko hezkuntza euskaldunaren alde egingo du, gure herri izaera bultzatuz.

Horretarako, Zallako ikastetxeetan hezkuntza kalitatea bultzatuko dugu, honako ekimenak eta proposamenak sustatuz:
- Euskal Curriculuma ezartzea eta abian jartzea.
- Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza sustatzea.
- Eleaniztasuna eta murgiltze goiztiarra bultzatzea, euskara ardatz izanik.
- Hezkuntza batzorde bat sortzea; bertan udaleko, ikastetxeetako eta kultur arloko eragileek hezkuntza programak garatuko lituzketelarik.

Bigarren bilkura

Toki Erregimenari buruzko Legeak eta Toki Korporazioen Erregelamendu, Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikorako Erregimenak emaniko eskumenez baliatuta, Udalburuak honako hau erabaki du:


1.- Lehenengo deialdian 2011ko ekainaren 22an, 19:etan, eta bigarren deialdian ekainaren 22an ordu horretan ere Udalbatza Osoak egingo duen aparteko bilkurarako deialdia egitea zinegotzi jaun/andrei.


2.- EGUNEKO AZTERGAIEN ZERRENDA hau ezartzea:


1.- Alderdi politikoak eratzea eta alderdi politiko bakoitzaren bozeramaleak eta ordezkoak izendatzea.

2.- Informazio Batzorde Iraunkorren sorrera eta eraketa.

3.- Udalaren Osoko Bilkuraren eskumenekoak diren kide anitzeko organoetan Korporazioak izango dituen ordezkariak izendatzea: hirugarren adinekoei laguntza emateko “Zallako Eguzki” tokiko erakunde autonomoaren Zuzendaritza Batzordea, “Enkarterriko Udal Euskaltegia” mankomunitatearen Zuzendaritza Batzordea, Enkarterriko Mankomunitateko Batzar Orokorra eta Batzar Iraunkorra eta Enkarterri.

4.- Alkateordeak izendatzeari dagokion Alkate Dekretua.

5.- Gobernu Batzordeari, Eskumenak uzteari eta bilkuren aldizkakotasunari dagokion Alkate Dekretua.

6.- Udalaren Osoko Bilkuraren ohiko ekitaldien aldizkakotasuna.

7.- Alkatearen erabateko dedikazioa eta ordainsari maila ezartzea.

8.- Udal taldeei dagokien asignazio ekonomikoa eta Korporazioko zinegotziek ekitaldietara joateagatik kobratuko dituzten dietak.

9.- Bilbao Bizkai Ur Partzuergoan kide titularra eta ordezkoa izendatzea.

10.- Eskola Kontseiluetan Udalak izango duen ordezkaria izendatzea.

11.- Zallako Hizkuntza Eskola Ofizialaren Ordezkaritza gehien duen Organoan Udalak izango duen ordezkaria izendatzea.

12.- Gurutze Gorriaren Eskualdeko Batzordean Udalak izango duen ordezkaria izendatzea.

13.- Bidezkoa bada, 129 zenbakiko HOko mendiko Las Brujas parajean baso aprobetxamenduaren egikaritzapena, prozedura negoziatuaren bidez egingo dena, arautzen duen Ekonomia Baldintzen Plegua onestea.

14.- Bidezkoa bada, 129 zenbakiko HOko mendiko Somogudo Rioya erreka parajean baso aprobetxamenduaren egikaritzapena, prozedura negoziatuaren bidez egingo dena, arautzen duen Ekonomia Baldintzen Plegua onestea.

15.- Bidezkoa bada, 129 zenbakiko HOko mendiko La Baquera parajean baso aprobetxamenduaren egikaritzapena, prozedura negoziatuaren bidez egingo dena, arautzen duen Ekonomia Baldintzen Plegua onestea.

16.- Bidezkoa bada, 129 zenbakiko HOko mendiko Basualdo parajean baso aprobetxamenduaren egikaritzapena, prozedura negoziatuaren bidez egingo dena, arautzen duen Ekonomia Baldintzen Plegua onestea.



Ongi etorri

Kaixo lagunak! Ongi etorri Zallako Bildu-ren blog berrira. Hemendik aurrera hemen izango duzue gure lanaren berri.

Bildu Zalla ere sare sozialetan jarraitu:

- Twitter: @bilduzalla

- Facebook: Bildu Zalla