2012/09/12

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETA


Zallako Udaleko euskara ataletik, laster burutuko den ekintza baten berri eman nahi dizuegu: EUSKARAZ BIZI NAHI DUT lasterketa herrikoia.

Izenak berak dioen legez, lasterketa honen asmoa euskaren erabilerarekiko motibazioan bere apurtxoa egitea du helburu. Izan ere, gero eta gehiago gara euskaraz hitz egiten dakigunok, baina erronka handia da eguneroko bizitzan euskaraz egitea.

Kirol-ekintza hau ez da lehiakorra izango eta Kontseiluarekin elkarlanean antolatuko da, bai Zallan, eta baita Euskal Herriko beste 60 herritan ere.

Lasterketa mundu guztiari irekia dago, duen adin, sexu edo egoera fisikoa gorabehera. Hala ere, adin tartetan banatutako 3 txanda egingo dira.


* 0-10: Umeak (itzuli bakarra)
* 10_18: Gazteak ( 2 itzuli)
* +18: Helduak (4 itzuli)


Umeei dagokienez, oso txikiak direnek (edo bestelako ezintasun bat dutenek) gurasoekin batera parte hartu ahal izango dute eta guraso hauek erabaki ahal izango dute zein txandatan parte hartu.

Parte hartzeko, lasterketa-egunean bertan eman ahal izango duzue izena 12:00etan hasi eta lasterketa hasi baino lehentxeago arte. Lasterketa 13:00etan emango zaio hasiera. Hauek dira prezioak:



* 18 urte arte: kamisetarik gabe 2 euro, 7 euro kamisetarekin
* 18 urteik aurrera: 5 euro kamisetarik gabe, 10 euro kamisetarekin.



Kamisetak nahi duen edonorentzat egongo dira salgai lasterketa bukatu ostean, eta partaideak hornituta daudela ondorioztatu ostean.

Proba lehiakorra ez denez, helmugaratzen diren lehenentzat ez da saririk izango. Bai ordea parte hartzen guztientzat zenbakidun diploma bat. Lasterketa bukatzean zozketa egingo da eta zenbaki sarituek oparia izango dute.

Dei egiten diegu, bereziki, gurasoei egun honetan sema-alabekin bertaratu daitezen ( balekoak izango dira umeen gurditxoak, umeak eramateko bizkar-zorroak, lepo-gainean eramatea…) eta beraiekin parte har dezaten euskararen aldeko ekintza ludiko honetan

Ekimen hau zuen gustukoa izango delakoan gaude. Bitartean,


EUSKARAZ BIZI!