2013/06/17

EH Bilduk Virtisuko langileen Gasteizerako martxari bere atxikimendua adierazi nahi dio

EH Bilduk bihar (asteartea) Virtisu enpresako langileek Zallatik Gasteizera abiatuko duten martxari bere babesa adierazi nahi dio.


Virtisuko langileek langileriari luzatu dioten elkartasun deialdiari erantzunez, bihar martxaren irteeran Enkarterriko EHBilduko ordezkariak ere bertan izango dira. Izan ere, enpresa honen itxierak gure eskualdearen egoera ekonomiko ezin larriagoari azkenengo kolpea emango dio. Horrez gain, EHBilduk behin eta berriz salatu du enpresa honen egoeran Bizkaiko Foru Aldundiak duen arduragabekeria izugarria. Gogoan izan behar da Virtisu enpresa Bizkaiko Aldundiak erreskatatu zuela 2006an, eta enpresa bera, lurzoruak eta makineria Aldundiarenak direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario