2012/02/03

Hurrengo bilkurarako mozioak

BILDU ZALLAk, Zallako Gazte Asanbladaren eskariz, mozio hau aurkezten du:

Zallako Gazte Asanbladak, Zallako Gaztetxearen proiektuaren alde agertzen den eragile modura, honako mozioa aurkezten du hurrengo Udaleko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko eta aurrera eramateko.

AZALPENA

Otsailaren 3an, Barakaldon, ustezko okupazioagatik 3 gazteren kontrako epaiketa egingo da. Eskatzen diren isun ekonomikoak aurrekarik gabekoak dira era honetako auzietan. Horregatik, epaiketa hau gertatzea ekarri duten aurrekariak gogoraraztea beharrezko ikusten dugu:

Zallako Gaztetxea 2007ko abenduaren 14an okupatu zen. Zallako zenbait elkarte eta pertsona multzo desberdinek erabaki genuen etxe bati (beste asko bezala hondaketara, espekulaziora eta degradatzen utzia izan zena) bizitza ematea.

Lau urtean zehar, inposatzen diguten, diruan oinarritutako aisialdi eta bizi ereduaren alternatiba eskaintzen saiatu gara. Autogestioan oinarrituta kultura herrikoia bultzatu dugu, musika askea, hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditugu…Eta Zallako gazteei eremu aske bat eskaini diegu.

Gure asmoa ez da inoiz izan jabetza bat eskuratzea, honi erabilera sozial bat ematea baizik eta hau epaitegien eta dirudunen interesen mehatxupean egin dugu. Dirua lortu baino nahi ez dutenek, Zallako Gaztetxearen mugimenduarekin amaitzeko zigor eredugarria ezarri nahi digute.

Okupatzeagatik hiru Gazteri ezarri nahi dioten isuna hurrengoa da:

* Ardura zibila: 120.000 € (20.000.000 pta) hiruroi.

* Fiskalaren eskakizuna: 200 € egunero bakoitzari, 6 hilabetez.

* Partikularraren eskaera: 400 € egunero bakoitzari, 6 hilabetez.

* Bakoitzari 36.000 €ko aurretiko fidantza ere eskatzen dute, inolako epairik eman aurretik. Hau da, “errudunak dira eta kitto”. (Fidantza ordaintzeko, soldaten %20 kentzeaz aparte).

Horrenbestez, jarraian aipatzen diren erabakiak Zallako Udalak bere egin ditzan eskatzen dugu:

1.- Udalak gazte hauen absoluzioa eskatzen du.

2- Udalak Zallako Gaztetxearen lan soziala onartzen eta balioesten du.

3- Udalak sortu den gatazkaren inguruko irtenbide bilaketan esku-hartzeko konpromisoa bere egiten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario