2012/01/24

Lodosako ikastola: SOS

Azken Egunotan argi gorria biztu da: Nafarroa hegoaldeko ikastolak bizirauteko zailtasun handiekin dabiltza, eta zehazki, Lodosako Ibaialde ikastola ateak ixteko zorian dago bere egoera ekonomiko kaskarra dela eta

Euskal Herriko euskaltzale eta abertzaleok, beste behin ere, elkartasuna oinarrizko balore harturik, zailtasun gehien dauden eremuetan geure “apurtxoa” jartzeko unea iritsi da.

BILDUk instituzioetatik laguntza emateaz gain, dei egiten die Zallako eta Enkarterriko herritar guztiei elkartasun jarrera hau norbanakoengana, elkarteetara eta giza-eremu guztietara zabaltzeko, bakoitzak ahal duen neurrian, laguntza ekonomikoa eman dezagun.

Hauxe da horretarako ireki duten kontua: 3035 0153 46 1531026051

Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen jarreraren beste ondorio bat baino ez da Lodosako ikastolarena, erakunde honek ez baitu inolako laguntzarik ematen eremu “ez-euskaldunean” euskarazko irakaskuntza bultzatzeko.

Nafarroako Gobernuari beste behin ere ozen esan behar diogu:

EUSKARAZ IKASI NAHI DUGU! EUSKARAZ, BIZI NAHI DUGU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario