2012/12/04

BILDU ZALLAK EUSKARA, HAURTZARO ETA HEZKUNTZA ARLOKO LEHENDAKARITZA UTZIKO DU



Bildu Zalla Udal Taldeak euskara, haurtzaro eta hezkuntzako batzorde informatiboko lehendakaritza utziko du, eta hala jakinarazi dio Zallako Udaleko Udalburuari.
Erabaki hau gure udal taldearen barruan hausnartua eta aho batez onartua izan da, honako arrazoietan oinarrituz:

  • Alde batetik, uste dugu Udala kudeatzen duen Zalla Bai taldearengandik komunikazio falta nabarmenak gertatu direla hezkuntzari dagozkion gai garrantzitsu batzuetan. Udalak bere kabuz erabaki batzuk hartu ditu gurekin kontatu barik, kontuan hartuta arlo horren ardura nagusia geurea dela. Hori larria iruditzen zaigu.

  • Bestalde, Bildu Zallak, azaroaren 7ko osoko bilkuran adierazi zuen bezala, oposizio-lan indartsuagoa egin nahi du, bere ustetan Zallarentzat estrategikoak izan daitezkeen ildoetan sakonduz eta proposamenak eginez.
Azkenik, dinamika hau aurrera eraman nahi du, udalean ahotsa duen zinegotzi bakarraren gorabehera pertsonalak eta laboralak helburu horrekin ahalik eta modu errealistenean uztartuz.

Horregatik, erabaki honen berri eman nahi diegu Bildu Zalla koalizioari bozka eman dioten herritarrei eta Zallarrei, oro har.

Zallan, 2012ko abenduan

No hay comentarios:

Publicar un comentario