2013/01/23

BUS BALMASEDA BILBO

Bildu Zallak Bizkaibuseko A0651 lineari ( Balmaseda-Bilbo artekoa) egindako alegazioari emandako erantzuna.

Labur-labur erantzun honen inguruan, zenbait arrazonamendu:

  •  Egia da lehentasun maila bat ezartzen badugu, oinarrizko beharrak (lanerako, ikasketetarako, bestelako oinarrizko zerbitzuguneekin lotura izateko) aisaren gainetik daudela.
  • Irizpide hori kontuan hartuta, bi hausnarketa plazaratu nahi dugu: Batetik, gure eskualdeko oinarrizko beharrak ez dira kontuan hartu Bizkaibusen autobus zerbitzu sarea osatzeko, hainbat adibide baitaude lan, hezkuntza edota osasun zerbitzuen eta garraio zerbitzuen logika-eza salatzen dutenak. Bestetik, hobe lukete benetan FEVEk eskaintzen duen zerbitzua kontuan hartu eta benetako koordinazioa ahalbidetuko balitz.
  • Horrez gain, begibistakoa da ordu txikietan FEVEk ez duela inolako zerbitzurik esakintzen (jai konkretu batzuetan salbu), eta beraz, Bizkaiko Aldundiak ematen dituen argudioak ez duela, ez hanka, ez bururik.
  • Azkenik, herritarroi behin eta berriro eskatzen zaigu (gazteei batez ere) alkohol kontsumoa eta ibilgailuak gidatzea bateraezina dela.  Honen aurrean eskaintzen  zaigun neurri bakarra alkoholemia kontrolak dira ( ugariak gainera) eta aterabide bakarra taxi-zerbitzuak erabiltzea (Bilbotik Zallara 40 eurotik gora).



No hay comentarios:

Publicar un comentario