2011/06/21

Irakaskuntza

Udalak Mimetiz ikastetxeko lanak egin eta herritarroi honek ekarri dizkigun onurak azpimarratu badizkigu ere, egia hauxe da: 2011-2012 ikasturterako, 2 urteko gelarako egin diren 50 aurre-matrikulekin ikastetxea leku barik geratuko da berriro.
Arangurengo Haur-eskola ere antzeko egoeran dago. Izan ere, ez dauka herritarren beharrizanei erantzuteko gaitasunik eta matrikula-eskaerei ezetz esan behar die plazarik ez dagoelako.

Horregatik, Zallan behar-beharrezkoa da irakaskuntzan kalitatezko kudeaketa aurrera eramatea.

BILDU ZALLAk kalitatezko hezkuntza euskaldunaren alde egingo du, gure herri izaera bultzatuz.

Horretarako, Zallako ikastetxeetan hezkuntza kalitatea bultzatuko dugu, honako ekimenak eta proposamenak sustatuz:
- Euskal Curriculuma ezartzea eta abian jartzea.
- Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza sustatzea.
- Eleaniztasuna eta murgiltze goiztiarra bultzatzea, euskara ardatz izanik.
- Hezkuntza batzorde bat sortzea; bertan udaleko, ikastetxeetako eta kultur arloko eragileek hezkuntza programak garatuko lituzketelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario