2011/06/21

Garraio publikoa

BILDU ZALLAK kalitatezko garraio publiko berritzaile eta eraginkor baten alde lan egitea du helburu.

Beharrezkotzat jotzen dugu, garraiobide pribatutik aldendu eta publikoa bultzatzea era guztietako joan-etorrietarako:merkataritzakoak, lan arlokoak, kulturalak, jai egunetakoak, gautxoriak…

Garraio garbiagoei garrantzi eta leku handiagoa ematearen alde gaude, hau da, bizikleta eta oinezkoentzako tarteen presentzia gehi dadin bultzatuz.

Azpiegitura nabarmenenak zehazteko erakunde eta herritar guztiek parte hartzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu.

* Bilbo eta Santander arteko Abiadura Handiko Trenik EZ.
* Aranguren-Karrantza trenbidean FEVE-ren geltokia Euskadi plaza inguruan.
* FEVE-ren Bilbao-Balmaseda trenbidearen lurperatzea Mimetizen.
* Langileen Etorbideko, Oribeko, eta Pinta Etxeko tren pasabideak desagerraraztea, Baular Auzoan Karrantza eta Balmasedako trenbide loturaren bidez.
* FEVE eta BIZKAIBUSen arteko ordutegien koordinazioa hobetzea.
* Herriko hainbat auzoren arteko eta Enkarterriko herrien arteko autobus-lineak areagotzea.
* Udalerriko eta Enkarterriko herrien arteko Bidegorriak hobetzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario