2011/07/06

Hirugarren bilkura

Toki Erregimenari buruzko Legeak eta Toki Korporazioen Erregelamendu, Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikorako Erregimenak emaniko eskumenez baliatuta, Udalburuak honako hau erabaki du:

1.- Lehenengo deialdian 2011ko uztailaren 6an, 19:00etan, eta bigarren deialdian 2011ko uztailaren 8an ordu horretan ere Udalbatza Osoak egingo duen ohiko bilkurarako deialdia egitea zinegotzi jaun/andrei.

2.- EGUNEKO AZTERGAIEN ZERRENDA hau ezartzea:


1.- Bidezkoa bada, aurreko bilkuretako aktak zirriborroan onestea.
2.- Hala balegokio, Joseba Leizegi Fernandez lehen alkateordearen dedikazio esklusiboa onestea.
3.- 2010eko ekitaldia likidatzeko Alkateak hartutako dekretuaren berri ematea.
4.- Kredituak Gaitzeko modalitatean Kredituak Aldatzeko 1/2011 espedientearen berri ematea.
5.- Bidezkoa bada, 129 zenbakiko HOko mendian Las Brujas parajean baso aprobetxamendua adjudikatzea.
6.- Bidezkoa bada, 129 zenbakiko HOko mendian Arroyo Somogudo Rioya parajean baso aprobetxamendua adjudikatzea.
7.- Bidezkoa bada, 129 zenbakiko HOko mendian La Baquera parajean baso aprobetxamendua adjudikatzea.
8.- Bidezkoa bada, 129 zenbakiko HOko mendian Basualdo parajean baso aprobetxamendua adjudikatzea.
9.- Iparraldeko III. Plan Hidrografikoko ibaien Ustiapen Batzordean eta Erabiltzaileen Asanbladan Udalak izango dituen ordezkariak izendatzea.
10.- Bidezkoa bada, onestea Zallako 2011ko zaindari-jaietan txosnak jartzea arautuko duen ordenantza.
11.- Zallako Udalaren jabetzakoak diren eraikinen eta lokalean garbiketa zerbitzua adjudikatzeko deitutako prozedura irekian aurkezturiko eskaintzak baloratuko dituen kontratazio-mahaia.
12.- Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5. zenbakiko Epaitegiaren 203/2011 epaia, Jesús Angel Villanueva Barcena jaunak aurkezturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ontzat hartzen zuena, Leon-Bilbao lineako 284/550 eta 284/917 kilometro puntuen arteko lehengo ibilbideko trenbideko lur-berdinketako I. zatian soberazkotzat aitortutako partzelan 320 m²-ko azaleraren salmenta zuzenaren adjudikazioa ukatuz Udalaren Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren kontra jarritakoa.
13.- BILDU udal taldearen mozioa, enplegu eskaintza bati buruzkoa.
14.- BILDU ZALLA udal taldearen mozioa, Auzitegi Nazionalean eramaten den “Bateragune” auzitegi prozesuari buruzko aitorpen instituzionala eskatuz.
15.- Norberak lekarkeena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario